Non gaude

Jatetxea Lizason kokatzen da, Ultzama haraneko herri txikia, Iruñatik iparralderantz 24 kilometrotara. Haraneko arkitektura tipikoa honelakoa da: harrizko eta egurrezko etxe handiak balkoi korritu zabalekin. Lizasok badu haraneko erakargarritasun handienetarikoa.

Orgiko hariztiaz ari gara. Lautadako harizti istilgarrien azkenetariko adibidea den honetan kokatzen den olgetarako eremu naturala da. Harizti hauetako gehienak larreak bihurtu dira, horregatik paregabeko paisaia dugu aurrean.

C/ San Simón, 1. CP 31799
Lizaso (Ultzama-ko Harana, Nafarroako)

Hariztia “Natura 2000” sarean kontserbazio eremu berezitzat sartuta dago (ZEC Ultzama eta Basaburua-ko hariztiak). Hariztia sakonki ezagutzeko bisita gidatuetaz gozatzeko aukera Garrapo enpresako pertsonalak ematen digu. Enpresa hau bertakoa da eta zaintze eta hedapen lanetan aritzen da.

Bestalde Ultzama Parke Mikologikoaren egoitza aurki dezakegu. Hau, ziza bilketa jasangarri eta kontrolatua egiten saiatzen den proiektua da. Zizak biltzeko eguneroko baimenak lor ditzakegu. Halaber, txangoa bukatzean, bisitariak jasotako aleak ziurtasun osoz sailkatuko dituen mikologo jakitun bat eskura izango du.

Parke mikologikoarekin lankidetzan gure bezeroei mikologo bat lagunduta mendira irtenaldi gidatua egiteko aukera eskaintzen diegu, gure jatetxean zizaz (edota jasotako aleaz) osatutako menu batekin bukatzeko.

Aisialdi eta turismo eskaintzaren beste atala, Lizasoko golf zentroa dugu (pitch and putt modalidadea) gure lokalatik metro gutxitara dagoelarik.

Halaber, hipikazaleek zaldiz egiteko ibiltze eta ibilbide batzuetaz goza ditzakete, “DobleA Lizaso” zaldi zentroak eskainiak. Zentro honek haurrentzako ponyz egindako ibiltzeak eta oporretarako kanpaldiak eskaintzen dizkigu.

Ultzama-ko Haranaren gaineko informazio gehiago

Es una cocina seria, renovada y muy personal. Un cocina llegada del Atlántico pero influenciada por mi recorrido fuera de casa incluyendo también Oriente, Japón.
Contacto
C/ San Simón 1 Lizaso (Ultzama, Navarra)

Copyright 2013 – 2020 Restaurante Orgi Jatetxea – Avisos legalesPrivacidadCookies